irrika

Ezetz probak gainditu eta Ipod Touch bat irabazi !

Uix, barkatu... Dena den, badugu azalpena

Irrikatea lehiaketaren amaieran izandako gorabeherengatik barkamen eske gatoz. Izan ere, kexu bat baino gehiago jaso dugu esanaz oinarriak ez ditugula bete. Hain zuzen, oinarrietan jartzen zuenez, berdinketa-kasuan, proba gehigarri bat jarri behar genuen, eta proba hori zuzen ebazten zuena izango litzateke irabazlea.

Alabaina, probak zuzendu ditugunean, konturatu gara beste proba bat eginarazteak ez zigula berdinketa haustea bermatzen. Eta berriro berdinketa bat egonez gero, zer egin behar genuen? Horregatik, oinarriak aldatzea erabaki genuen atzo, eta zozketa bidez erabakitzea zein izango zen irabazlea.

Oinarrien aldaketa Irrikatea lehiaketaren orrian argitaratu genuen, baina, gure ezjakintasun tekniko infinitua dela eta, finalisten zerrendaren leku berean sartu genuen, eta ez zen bistaratu. Lehen akatsa. Bigarrena, ez konturatzea, eta ez bilatzea zuei jakinarazteko beste modu bat. Eta izango dira gehiago ere agian...

Eta hala, lasai-lasai, eta lehiaketa amaitzeko topatutako irtenbidearekin harro, zozketa egin dugu. Eta egin bitartean, grabatu, zuei erakusteko. Ez baitugu ezkutatzeko ezer. Ezta gure ezjakintasuna ere: gaizki igo dugu oinarri-aldaketa, eta horregatik berriro barkamena eskatu baino ezin dugu egin.

Hori bai!! Parte hartzaile guztioi opari sorpresa bat agindu genizuen, eta... bidean duzue! Zer da, zer da?? Zozketan erabilitako poltsaren klona! Zorionak denoi!!



Eta irabazlea da... Unai Oraa Gallastegi. Zorionak!

Irrikatea lehiaketak badu irabazlea! Erantzun guztiak jaso ondoren, sailkapena egin eta 12 finalista geratu ziren, puntuetan berdinduta. Horien artean zozketa egin dugu, eta hau da irabazlearen izena: Unai Oraa Gallastegi. Ikusi bideoa.

Zorionak, Unai!! Laster jasoko duzu zure Ipod Toucha! Gainerako partehartzaileoi ere, zorionak asmatu dituzuen erantzunengatik, eta eskerrik asko parte hartzeagatik. Hurrengoan, zuetakoren bat izan daiteke irabazlea!

12 finalista Irrikatea lehiaketan

Berdinketa hausteko zozketa egingo da hilaren 7an. Zorte on finalistei eta zorionak guztioi!
PUNTUAZIOA


IRRIKATEA LEHIAKETAREN OINARRIAK

Izena eman! Sartu!

2007ko Eguberri egunean, San Franciscoko zooan, Tatiana izeneko tigreak bere bizitokitik ihes egin eta 17 urteko gazte bat hil zuen. Inork ez zuen ulertzen nolatan gainditu zituen tigreak beraren eta jendearen artean zegoen 10 metroko zuloa eta ia lau metroko hesia. Bostongo Northeaster Unibertsitateko bi ikertzailek erantzuna aurkitu dute: zer abiadura behar da 159 kiloko objektu bat (tigrea) 3,8 metroko altuera batera (hesia) bidaltzeko, 10 metroko distantziara (zuloa) badago? 43 km/h, 55 graduko angeluan, hain zuzen. Eta zenbateko abiadura har dezake tigreak? Pare bat metroan abiada hartuta, 56,3 km/h har ditzake. Baina zoologikokoek uste zuten nahikoa zela lau metroko hesia.

Zer altuera eduki beharko luke hesiak gutxienez tigreak gainditu ahal ez izateko? 8 puntu

Zein da Kalifornia eta Nevada estatuen artean dagoen Death Valleyko harri ibiltarien misterioaren azalpen zientifikoa? 3 puntu

Zifratutako mezu hau askatu. Pista bakarra duzu: Julio Zesarren zifratze metodoa erabili dugu mezua enkriptatzeko.
“fwgejiejw veajpzewñaj aññacwew zw” 10 puntu

Bilboko zonalde hau ikaragarri aldatu da azken 20 urteetan. Argazki hau 2011koa da. Baina nolakoa zen 1991 eta 2001an? Bidali urte horietako
satelite argazkia 6 puntu

Yucatán penintsulan oso ugaria da chicozapote zuhaitza; zer egin dute mendeetan Erdialdeko Amerikako kulturek zuhaitz horren izerdiarekin? 3 puntu

Zein da marra horien eremuaren barruan marra berdeekin nabarmenduta dagoen izar-konstelazioa? 10 puntu

Zeri dagokio QR kode hau? 5 puntu

Zein da irudi honen azalpena? 3 puntu